BIDAIATZEKO AHOLKUAK


Kotxean:

 

Aholku batzuk kontutan izan behar dituzu zure maskotarekin kotxez bidaiatzerakoan:

  • Ez ahaztu animaliaren agiriak hartzen: txertaketa liburua eta mikrotxiparen paperak.
  • Saihestu okadak bidaiatu aurretik animaliari jaten ez ematen, eta helburu tokira heldu arte baraurik mantentzen.
  • Saiatu bere beharrak egin ditzan bidaia hasi aurretik.
  • Atsedenaldi ugari egin kaleratu eta ur apur bat eskaintzeko.
  • Ez utzi burua leihotik ateratzen. Kolpeatu daiteke kanpoko gauzaren batekin edo leihoaren zutabearekin balaztada egotekotan.
  • Zorabiatu edo urduritzen bada, gogoratu badaudela bidaia lasaiago egiteko botikak.
  • Ez utzi inoiz animalia kotxe barruan eta eguzkitan. Egitekotan neurri aproposak erabili aireatze egokia ziurtatzeko. ( Kontuz beroarekin! atala ikusi).
  • Zirkulazio araudi orokorraren arabera, " ibilgailuaren gidariak mugimendu askatasuna, ikuste eremua eta gidatzeko arreta mantendu behar ditu derrigorrez. Gainera, garraiatutako gauza eta animaliak era egokian kokatu eta mantendu behar ditu". Beraz, animaliek mugimendua mugaturik izan behar dute bidaian zehar.
  • Gehien erabilitako tresnak, barne edo kanpo kaiolak, banaketa sare edo barrak eta animalientzako ziurtasun gerriko bereziak dira.

          




Garraio publikoan:

 

Trenek, itsasontziek eta abioiek albaitariaren osasun egiazta agiria eta animaliaren osasun agiri txartela eska ditzakete.

Trenean:
Animaliak garraiatu daitezke aldameneko bezeroak ados badaude.
Animalia txikiak garraiatu daitezke: txakurrak, katuak eta txoriak (ukuilukoak izan ezik).
Haien pisuak ezin ditu 6Kg-ak gainditu.
Animalia bakarra onartzen da bidaiari bakoitzeko eta neurri egokiko kaiola baten barruan joan beharko da.
Itsuaurreko txakurrak jabearekin bidaiatu daitezke.

Aldiriko trenetan:
Etxabereak onartzen dira pisu mugarik gabe (txakurrak, katuak, txoriak...).
Lotuta joan behar dira eta txakurrek muturrekoa jarrita eraman behar dute.
Ez dute bidaiatzeagatik ordaindu behar.

Bilboko metroan:
Bakarrik bidaiatu daitezke 8Kg-tik beherako txakur eta katuak.
Katuak kaiola itxian joan behar dira.
Txakurrak jaberaren besartean lotuta edo kaiola baten barruan joango dira.
Gida eta segurtasun txakurrek ez dituzte aurreko baldintzak bete behar.
Ez da bestelako animalien garraioa onartuko, ezta animalia exotikoena ere.

Bizkaibusen:
Bidaiari bezala onartzen dira 8 Kg baino gutxiago pisatzen dituzten txakur eta katuak, kaiola itxi baten barruan badoaz.
Desgaitasuna duten pertsonek haien gida edo laguntza txakurrekin bidaiatu dezakete zerbitzu honetan.
Ez dira beste animalia motak onartuko; narrastiak, armiarmak edo intsektuak esaterako.
Animaliaren jabearen erantzunkizuna izango da gainontzeko bidaiariei arazo, min edo eragozpenik ez sortzea. 
 
Taxiaren kasuan, gidariak erabakiko du animalia onartzen duen ala ez. Hala eta guztiz ere, hobe da zerbitsua telefonoz eskatu eta gure animaliarekin bidaiatu nahi dugula aipatzea.

Itsasontziz, konpainiaren arabera eta orokorrean:
Sototik hurbil joango dira, edukiontzian edo bera gabe, etxabereen garraiorako prestatuta dagoen toki baten.
Itsuaurreko txakurrak jabearekin joan daitezke.
Paseatu daitezke kapitaina ados badago.
Maiz ikustatu behar dira ondo daudela ziurtatzeko.
Itsasontziz bidaiatu aurretik, erabilitako konpainiaren arauak ezagutu behar dira.

"Asociación Internacional de Transporte Aéreo (IATA)-k arautzen ditu orokorki abioi bidaiak. Ondoren, konpainia bakoitzak bere barne arauak esarri ditzake. Horregatik komenigarria da abioiez bidaiatu aurretik ondo informatzea.
Arau orokorrak hauek dira:
Kabinan joan ahal izateko, animaliaren pisuak ez ditu 6 edo 8Kg-ak gaindituko, konpainiaren arabera, kaiola homologatua barne. Gainditzen dutenek sotoan joan behar izango dira.
Konpainia batzuk bakarrik onartzen dituzte neurri zehatz bateko kaiolak kabinan.
Batzuk itsuaurre txakurrak onartzen dituzte kabinan.


Beste herrialde batera joaterakoan:


Zure maskotarekin beste herrialde batera bidaiatzea pentsatzen ari bazara, honek pasapotea izan beharko du, mikrotxip bidez identifikatuta egon beharko da eta errabiaren aurkako txertaketa eguneratua izan beharko du.
Helburu herrialde bakoitzaren arabera, animalien mugimendurako arauak zorrotzagoak izan daitezke.
Horregatik gomendagarria da irten aurretik herrialde bakoitzean inposatutako osasun eskakizunetaz ondo informatzea.