Kotxean...
Merkatuan tresna ugari daude kotxea aireztaturik mantentzeko txakurra barruan utzi behar izatekotan. Aireztatze sareak, maletategia zabalik mantentzeko aingurak... (zatoz eta informa zaitez).
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg5E6EopHvH40TnUf7veWtVktXZHoO8ydfv_DdKDVfflI9_pZCYaxf0z_IbTO-73bNXpUURWdvEGqL_ZnHYSbkWh8ytFF02D0ZfJwZyOHPnNXSZd4ukZrRf66K3NUckSTsqKRBW7Q0uXnpw/s1600/images1.jpeg)
Halan da guztiz ere, saiatu beti denbora gutxirako izaten eta kotxea gerizpetan uzten. Bueltatzen zarenean ez ahaztu txakurrari ur freskoa eskaintzen eta minutu batzuk kaleratzen.
Eguzkipean...
- Saiatu txakurra eguzkitan luzaroan ez edukitzen, intsolazio eta eguzki erredurak ekiditzeko.
- Saihestu ariketa fisikoa eguneko ordurik beroenetan, batez ere kume, agure eta itotze erreztasun handiko arrazen kasuan (bulldog-ak, arraza nordikoak...).
- Ekiditu bero kolpeak zure maskota maiz freskatzen.
- Ez ahaztu beti ur freskoa eramaten.
-
Gogoratu urez betetzen diren jostailuak badaudela eta jolasterakoan
hustutzen direla. Izoztu daitezke bero gehiago egiten duenean.