ARKAKUSOA |
Arkakusoen jarduera arorik garrantzitsuenak udaberria, uda eta udazkena izaten dira, klima epelagoa denean.
Dena den, berogailuek, alfonbrek...baldintza aproposak askaintzen dizkiete urte osoan zehar garatu ahal izateko.
Ez ahaztu zure maskotari tratamendu egokiak ematen (pipetak, pilulak, idunekoak...) arkakusoz bete ez dadin.
KAPARRA |
Gure lagun animaliak parasitatu ditzaketen kaparra mota desberdinak daude. Gehienek klima heze eta epelak nahiago dituzte birsortzeko, baina negu leunak ere gainditu ditzakete.
Parasito hauek dakartzaten arriskurik handiena, gaixotasun larri eta hilgarriak transmititu ditzaketela da (Erlichiosia, Borreliosia, Riketsiosia...).
Ekiditu ezazu pipeta, pilula eta iduneko aproposak erabiliz.
Ekiditu ezazu pipeta, pilula eta iduneko aproposak erabiliz.
ELTXOA / FLEBOTOMOA
Eltxo eta flebotomoak gaixotasun desberdinen bektore izaten dira haien ziztadaren bidez.
Flebotomoak, Leishmaniosiaren transmisore bakarrak dira, txakur eta pertsonei eragiten dien gaixotasun larria alegia.
Eltxoek Filariosia edo "bihotzeko harraren gaixotasuna" transmititzen dute.
Haien hedapena klima epel eta beroarekin erlazionaturik dago (Mediterranear klima).
Ondo informatu zaitez zure txakurrarekin bidaiatuko bazara.
BARNE PARASITOEN KONTROLA
Nematodoak eta zestodoak (hesteetako harrak), hesteetako mukosan finkatzen eta elikatzen dira. Ondorioz, heste hantura sortu egiten da, eta honek kakapirri kronikoa eta elikagaien liseriketa eta xurgaketa desegokia eragiten du.
Etxabere guztiak kutsatu daitezke parasito hauek eta beste askorekin eta ondoren pertsonei helarazi. Haien kontrolerako beharrezkoa da animaliei urtaroro (3-4 hilabetero) parasitoen aurkako tratamendua ematea.
|