KONTUZ BEROAREKIN!


  • Kotxean...


    Merkatuan tresna ugari daude kotxea aireztaturik mantentzeko txakurra barruan utzi behar izatekotan. Aireztatze sareak, maletategia zabalik mantentzeko aingurak... (zatoz eta informa zaitez).

                    


    Halan da guztiz ere, saiatu beti denbora gutxirako izaten eta kotxea gerizpetan uzten. Bueltatzen zarenean ez ahaztu txakurrari ur freskoa eskaintzen eta minutu batzuk kaleratzen. 
      
    Eguzkipean...


    - Saiatu txakurra eguzkitan luzaroan ez edukitzen, intsolazio eta eguzki erredurak ekiditzeko.

    - Saihestu ariketa fisikoa eguneko ordurik beroenetan, batez ere kume, agure eta itotze erreztasun handiko arrazen kasuan (bulldog-ak, arraza nordikoak...).

    - Ekiditu bero kolpeak zure maskota maiz freskatzen.
     

    - Ez ahaztu beti ur freskoa eramaten.  

    - Gogoratu urez betetzen diren jostailuak badaudela eta jolasterakoan hustutzen direla. Izoztu daitezke bero gehiago egiten duenean.